«Gaur-gaurkoz» Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztuko diola esan du Anton Danborenea PPko legebiltzarkideak. Astelehenean aurkezteko asmoa du, lehenago EAJk ez badio berak jarritako oinarrien gaineko akordioa proposatzen. Aurrekontu berriak onartzea nahi duela esaten jarraitzen du Jaurlaritzak, eta negoziaketetan segituko duela, akordioaren bila. Baina, ate guztiak itxita dituela dirudi. EH Bilduk eta PSE-EEk aurkeztu ostean, PPren eta UPDren babesak lortzeko aukera gelditzen zitzaion, baina UPD gaur da osoko zuzenketa aurkeztekoa, eta PP, berriz, astelehenean.
Astelehen eguerdian amaitzen da osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta PP bere testua prestatzen ari da, Danborenearen arabera. Legebiltzarkideak esan du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuari bilera eskatu diotela gaiaz hitz egiteko, baina hark, asteartean jarri diola hitzordua.
Osoko zuzenketak apirilaren 26an eztabaidatu eta bozkatuko dituzte, Jaurlaritzak proiektua aurkeztuko du; ondoren, taldeek euren argudioak emango dituzte, zuzenketen alde edo kontra, eta bukaeran bozketa egingo da.
«Gaur-gaurkoz» aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko die PPk
Apirilaren 26an eztabaidatuko eta bozkatuko dute aurrekontuen proiektua Eusko Legebiltzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu