Gizartea

Gazte bat atxilotu dute Tuteran, kontrako norabidean 12 kilometro egin ondotik

Nafarroako foruzainek jakinarazi dute atzo gauean 28 urteko lagun bat atxilotu zutela, bere ibilgailuarekin kontrako norabidean hamabi kilometro egin ondoren, AP-68 autopistan, Tutera inguruan. Itxuraz, gaztea legez kanpoko drogen eraginpean zegoen.

2008ko uztailaren 1a
18:33
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamabi kilometro kontrako norabidean egin zituen Tuterako (Nafarroa) 28 urteko gazte batek AP-68 autopistan, foruzainek atzeman aitzin. Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, atzo 22:39an atxilotu zuten gizonezkoa, hamaika gidarik SOS Navarrari eta Foruzaingoari telefonoz ohartarazi ondotik.

Autopistako langile bat gai izan zen bere ibilgailuarekin gaztearena gerarazteko, AP-68 autopistaren 227 kilometroan, iparraldeko norabidean baina Zaragozara (Aragoi, Espainia) daramaten bideetan. Handik gutxira Foruzaingoak atxilotu zuen, "gai psikotropikoen eraginpean eta arrisku handiz gidatzeagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.