Gazte bat atzeman du Frantziako Poliziak Baionan
BAIONA. Parisko Terrorismoaren Aurkako sailak agindutaTeo Salamon gaztea atzeman zuen atzo Frantziako Poliziak, Baionan. Goizean atxilotu zuten, eta haren etxea miatu; iluntzean utzi zuten aske. EH Baik eta Aitzinak elkarretaratzea egin zuten arratsaldean Baionan. Bi taldeek, errepresioa salatu, eta Frantziako Gobernuari konponbiderako urratsak galdegin dizkiote.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu