Gazte bat tiroz zauritu dute Baionako Balichon auzoan

Auto batetik tiro egin diote, eta ihes egin. Apirilaren amaieran ere auzo berean gazte bat zauritu zuten tiroketa batean.

jakes goikoetxea
2025eko maiatzaren 17a
16:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Tiroketa bat izan da gaur goizaldean Baionako Balichon auzoan: pertsona batzuek auto baten barrutik tiro egin diote gazte talde bati, Sud Ouest egunkariak zehaztu duenez. Gazte bat zauritu dute, eta ospitaleratu egin behar izan dute. Ez dago hiltzeko arriskuan.

02:00 aldera egin dute tiro auto batetik, saskibaloi kantxa baten ingurura. Tiro egin eta autoan ihes egin dute, Foch hiribidean barrena. Polizia ikertzen ari da tiroketa.

Larrialdi zerbitzuek eta suhiltzaileek artatu dute zauritutako gaztea, eta Baionako ospitalera eraman. 

Apirilaren amaieran ere tiroketa bat izan zen auzo berean. Patinetean zihoazen bi pertsonak 18 urteko mutil bat zauritu zuten. Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezak bilera bat antolatu du asteazkenean Balichon auzoan, segurtasunari buruz hitz egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.