HERNANI-. Istilu handiak izan dira Hernanin, Independentzia Egunean, Ertzaintza gazte independentistak kalejira bat egiten ari zirela haien aurka oldartu denean. Txantxila inguruan izan da Ertzaintzaren oldarraldia, eta poliziek karpa nagusia ere hartu dute, ekitaldi politikoa galarazteko.
Goizean, Ertzaintza Txantxillan ezarrita dagoen karpa nagusian agertu da, pelotero eta guzti, eta bi argazki atera ondoren alde egin dute.Gazte independentistek deituta, Independentzia Eguna ospatzen ari dira gaur Hernanin (Gipuzkoa) ehunka eta ehunka lagun. 13:00etan egin dute harrera ekitaldia, Tilos plazan. Gero trikitia, zanpanzarrak, txistulariak, kalejira, bertso poteoa... izan dira. Ondoren, herri bazkaria, Atsegindegin. Hori bukatzean, herrialdeko sokatira txapelketari ekin diote.
"Gaur Ibarretxek bere zirkoa eta faxistek euren manifestazioa egin duten bitartean, euskal gazte independentistok argi diogu oztopo guztien gainetik, eraso guztien gainetik independentziaren bidean gogor jarraituko dugula, eta horren erakusle da gaurko eguna", esan dute harrera ekitaldian.
19:30ean zen egitekoa manifestazioa, Etorkizuna independentzia lelopean. Atzo debekatu egin zuen Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak, Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaera betez. Epailearen autoaren arabera, ekitaldi politikoa Askatasunak eta Segik antolatu dute. Antolatzaileek bertara azaltzeko diote.
Aldiz, Independentzia Eguneko gainontzeko ekimenak ez ditu debekatu epaileak.
Politika
Gazte independentisten aurka oldartu da Ertzaintza Hernanin
Ehunka gazte kalejira egiten ari zirela poliziek kargatu egin dute eta karpa nagusira ere sartu dira, ekitaldi politikoa eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu