Gazte nafar bat hil da Asturiasen, ontzi batean elektrokutaturik
    COAÑA. 24 urteko gizonezko nafar bat hil zen igandean Asturiasko Coaña udalerrian, Eoko estuarioan izaniko istripu baten ondotik. Gaztea itsasontzi batean nabigatzen ari zen beste zenbait lagunekin batera. Halako batean, ontziaren mastak karbonozkoa zen goi tentsioko kable bat jo zuen, deskarga elektrikoa izan zen, eta gizona elektrokutatu egin zen. Erietxean zendu zen azkenik.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            