Gazumetik Hernioko kanalera, soka mehearen gainean

Oreka Tolosako kideek bultzatuta, bederatzi laguneko talde batek 1.050 metroko soka ezarri du Zelatungo bordaren gainean. Bi kidek lortu dute erori gabe gurutzatzea, eta Euskal Herriko errekorra ezarri dute.

Gazumetik Hernioko kanalera, soka mehearen gainean. TOLOSALDEKO ATARIA
Gazumetik Hernioko kanalera, soka mehearen gainean. TOLOSALDEKO ATARIA
Tolosaldeko Ataria
2025eko maiatzaren 2a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Oreka Tolosa slackline taldeko kideek herritarrak harritzen jarraitzen dute. Martxoan, Tolosan egin zen MendiTour jaialdian, Nerbioiko ur jauziko highline jarduera kontatu zuten; ordura arte Euskal Herrian sekula egin zen luzeena zen. Ia kilometro bateko luzera zuen sokak, eta 200-300 metroko altueran kokatuta zegoen. Mario Hidalgo Oreka Tolosa taldeko kideak eman zituen ekintzaren xehetasunak. Bada, aste honetan, beste marka bat ezartzea lortu dute.

Joan den ostiralean, apirilaren 25ean, 1.050 metroko soka bat ezarri zuten Gazumeko tontorretik Hernioko kanalera —tontorreraino heldu gabe—; gehienezko altuera 100 metrokoa zen. Hernioko lepoa guztiz zeharkatzen zuen, Zelatungo borda gainetik igarota. «Kilometro pasatxokoa zen marka». Gainera, eskaladan egiten den bezala, sokari eta ibilbideari izena jarri diote: KM 0 —zero kilometro—; «bertakoa da eta», azaldu du tolosarrak.

(jarraitu irakurtzen Tolosaldeko Ataria-n)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.