Genero indarkeria leporatuta, gizon bat atxilotu dute Bilbon

2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Udaltzainek gizon bat atxilotu zuten iragan larunbatean Bilbon, tratu txarrak ematea egotzita. Bikotekidearekiko zuen urruntze agindua ustez apurtu, eta eraso egin zion. Biktimak salatu zuenez, aurpegian jo zion eta lurrera erori zen. Andreak kolpeak zituen aurpegian eta bizkarrean, eta Basurtuko erietxera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.