Hilberria

Georges Labazee hil da

Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluko lehendakari eta Frantziako senatari izan zen.

Georges Labazee. ISABELLE MIQUELESTORENA
Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko otsailaren 5a
13:16
Entzun

Georges Labazee 1943an sortu zen, Vivenen (Biarno). Atzo hil zen, 78 urterekin, eritasun baten ondorioz. Biarnon hasi zen politikagintzan, eta urte anitzez Thezeko (Biarno) kantonamenduko ordezkari izan zen. Frantziako PS alderdi sozialisteko kidea zen, eta Pirinio Atlantikoetako departamenduko Kontseilu Nagusiko lehendakaria izan zen 2011tik 2015era, eta Frantziako senatari 2011tik 2017ra. Akitaniako Eskualdeko kontseilari egon zen 29 urtez.

Departamenduko lehendakari izendatu zutelarik, elkarrizketa egin zion BERRIAk. Izan ere, lehen aldia izan zen sozialistek departamenduko burua hartzen zutela. Honela mintzatu zen orduan: «Izan dadin Biarnoan, izan dadin Euskal Herrian, departamenduko gizon eta emazteek konfiantza adierazi diote alderdi sozialistari, eta irrika hori aldaketa politikoaren bidez gauzatzea deliberatu dute».

2015ean Jean Jacques Lasserrek ordezkatu zuen. Bilana egiterakoan, honela mintzatu zen Labazee BERRIAn: «Espero dut jendeak ulertzea Departamendu Kontseiluak garrantzia duela haurren, adineko jendearen eta garraioaren politiketan. Eguneroko bizitza da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.