Atzo 78 urte bonbardatu zuten Gernika-Lumo, eta eraso hura oroitzeko hainbat ekitaldi egin zituzten. Eguerdian, esate baterako, Bake eta Adiskidetzearen Gernika Sariak banatu zituzten. Carlos Martin Beristain psikologia sozialeko doktoreak eta Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak jaso zuten saria.
Saharan bakea sendotzearen alde eta giza eskubideen defentsan eginiko lanarengatik eman diote saria Abdelazizi. Martin Beristain, berriz, azken hiru hamarkadetan indarkeria gatazken biktimei lagunduz eginiko lanagatik saritu dute. Besteak beste, Guatemalan, Kolonbian, SEADen, Bosnian, Mexikon eta Euskal Herrian jardun du.
Gernika-Lumoko Udaleko ordezkari politikoek, Pforzheim Alemaniako hiriko alkateak, Gernika Gogoratuz fundazioak eta herriko Bakearen Museoak eta kultur etxeak osatu dute epaimahaia.
Arratsaldean, hilerrian ekitaldia egin zuten. Iluntzean, berriz, Gernika Garretan ikuskizuna eta kandelen manifestazio isila egin zituzten.