euskal herria

Gernika Sariak, Manu Leginetxe kazetariari eta John Wynne RAFeko pilotu izandakoari

Aurten bonbardaketaren 77. urteurrena izango da.

Leginetxe. BERRIA
2014ko martxoaren 17a
14:17
Entzun

Leginetxeren kasuan "bere zintzotasuna, independentzia eta duintasuna" nabarmendu dituzte saria ematea erabaki duen epaimahaiko kideek. Leginetxe Arratzun jaio zen (Bizkaia), eta 72 urterekin pasa den urtarrilaren 22an hil zen, Madrilen. Gerra kazetari izan zen urte askoan. Epaimahaiak argudiatu duenez, kazetari legez "potentzia handien eta boterearen zaindari" zen, "euren interesetara makurtu gabe". Gainera, "irakurlearekin garbi jokatzea" defendatzen zuela gogoratu dute, eta "giza eskubideen urraketak eta torturak" salatzen zituela.

Leginetxerekin batera jasoko du aurten bonbardakataren 77. urteurrenean, John Wynne Erresuma Batuko  pilotu ohiak. 1945ean Alemanian eraso bat jasan zuen bere hegazkinean baina Ingalaterrara heltzea lortu zuen. Epaimahaiak nabarmendu du II. Mundu Gerraren ostean, Llanbedr eta Huchenfeld herrien arteko laguntasuna bultzatu zuela. Sari emate ekitaldia apirilaren 26an izango da. Iaz Arnaldo Otegi eta Jesus Egigureni eman zieten Gernika Saria, baina Otegi espetxeratuta dagoenez, horien alabek jaso zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.