Euskal herria

Gernikako Udalak Gerry Adamsi eman dio Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika saria

2011ko apirilaren 19a
15:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Gernikako Udalak Gerry Adams politikari irlandarrari eman dio Bakearen eta Adiskidetzearen Gernika Saria. Gaur egin dute iragarpena, eta Ipar Irlandaren bake prozesuan egindako lanagatik saritu dute Adams. Saria ematen duten zazpigarren aldia da aurtengoa.

Urtero apirilaren 26an ematen du saria Gernikako Udalak, 1937ko bonbardaketaren urteurrenean. Lehenago Adolfo Perez Esquivel Bekaren nobel saridunak, Petra Kelly alemaniarrak, Dekha Ibrahim Abdi keniarrak eta zenbait elkartek jaso dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.