Geroa Baik CANi buruzko txostena defendatu du
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeak CANi buruz egindako txostenaren «zorroztasuna» defendatu zuen atzo Geroa Baiko eledun Koldo Martinezek. Gogora ekarri zuen Parlamentuko Mahaiak adostu zuela txosteneko ondorioak Nafarroako Fiskaltzaren esku uztea, eta hari dagokiola orain Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzea. «Hala egitea espero dut».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu