Geroa Baik erretiratu egin du Iruñerriko Mankomunitateko hautagaitza
IRUÑEA. Itziar Gomez Geroa Baiko Iruñeko zinegotziak esan du erretiratu egin duela Iruñerriko Mankomunitateko presidentetza hartzeko hautagaitza. Batzar nagusian abstenitu egingo dela adierazi duGomezek, baina ziurtatu du ez duela ahalbidetuko «gehiengo aurrerakoiko» kide ez den hautetsi batek hartzea presidente kargua.EH Bilduk Aritz Aiesa Antsoaingo hautetsia aurkeztu du posturako.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu