Gerraren negozioa salatu dute Gasteizen

Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta dozenaka emakumek protesta egin dute Andre Maria Zuriaren plazan.

Gaurko mobilizazioa Gasteizen. FOKU
Gaurko mobilizazioa Gasteizen. FOKU
Paulo Ostolaza.
2026ko maiatzaren 24a
18:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gerrarik ez, armarik ez. Lelo hori zuen pankarta eskuetan hartuta, dozenaka emakumek gerraren negozioaren aurka egin dute gaur Gasteizen. Bakearen eta Armagabetzearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori baliatuta egin dute ekintza, Emakumeok Gerraren Aurka plataformak deituta. Bilbon eta Iruñean ere egin dituzte elkarretaratzeak.

Gaurko mobilizazioa Gasteizen. FOKU
Gaurko mobilizazioa, Gasteizen. FOKU

Gasteizen, artista feministen A taldeak hartu du parte mobilizazioan, eta zenbait performanceren bitartez irudikatu dute gerraren negozioa. Adierazpenak ere egin dituzte: «Emakumeok aski dela esaten diogu gerra negozio bihurtzen duen eta indarkeria botere estrategia bilakatzen duen sistema honi. Heriotza ereiten dutenen aurrean, bizitza, justizia, herrien arteko elkartasuna eta armagabetzea aldarrikatzen ditugu, apustu politiko gisa. Ez baita bakerik izango gerra makineria elikatzen jarraitzen den bitartean».

Nazioarteko testuingurua salatzeaz gain, elkartasuna adierazi diete atzo Ertzaintzaren oldarraldiak jasan zituzten Global Sumud Flotillako kideei, eta Ertzaintzaren jokabidea gaitzetsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE