Gezurra da sagardo garaia bertan behera geratu dela

BERRIAren diseinua baliatuta, sagardo garaiaren inguruko gezurretako irudi bat zabaldu da sare sozialen bidez. BERRIAk ez du harekin zerikusirik.

2020ko martxoaren 10a
18:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Sagardotegi garaia bertan behera geratu dela zabaldu da sare sozialen bidez, BERRIAren albiste baten itxura duen irudi bat erabilita. Egunkari honek ez du halako albisterik argitaratu, ezta zabaldu ere; BERRIAk sare sozialen bidez eman du gezurraren berri.

Astigarragan sagardo garaiari hasiera emateko eginiko aurkezpenaren inguruko albiste bat manipulatu dute. Urtarrilaren 16koa da albiste originala: Ahots gazte bat sagardo berriari. Azpititulua ere moldatu diote. Honako hau da benetakoa: «Astigarragako Alorrenea sagardotegian abiarazi dute 2020ko txotx garaia, eta Izaro Andres kantaria arduratu da hasiera emateaz. Guztira, 12 milioi litro ekoitzi dituzte, eta sagardo 'orekatua' dela adierazi dute. Bideoa, albistearen amaieran».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.