INGURUMENA

GHK-k erraustegia kudeatzen duen enpresa zigortu du, maiatzeko isuria dela eta

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak jakinarazi du Ekondakin enpresak hiru arau hauste egin zituela eta, orotara, 45.000 euroko isuna ezarri diola

Arrain ugari hilik aurkitu zituzten maiatzaren 9an. EAM
Igor Susaeta.
2020ko uztailaren 29a
17:18
Entzun

Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) azpiko Arkaitzerreka errekastoan maiatzaren hasieran gertatutako isuri bat dela eta —arrain ugari hil zituen—, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren batzarrak erabaki du azpiegitura kudeatzen duen Ekondakin enpresa zigortzea. GHK-k osatutako txosten juridikoen arabera, hiru arau hauste gertatu dira, eta horien erantzulea da enpresa. Isuna, guztira, 45.000 eurokoa da.

Arau hausteetako bat da amoniako isuriaren berri eman ez izana, eta hori «larria» da GHKrentzat (25.000 euro). Beste bi arau hausteak «arinak» dira: bat, askaren diseinuan egindako aldaketa ez jakinarazteagatik (10.000 euro), eta bestea, pH-metroa matxuratuta zegoela ez egiaztatzeagatik (10.000 euro).

GHK-k plazaratutako oharraren arabera, zigor horiek «bateragarriak» dira kalte ordainak ordaintzeko «betebeharrarekin», baita auzian eskumena duten agintariek ezar ditzaketen «gainerako erantzukizunekin» ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.