Gizartea

Gidari bat hil da Igorren, auto istripuan

N-240 errepidean gertatu da ezbeharra. Hildakoa 33 urteko gizonezkoa da, eta haren autoak kamioi batekin talka egin du.

2010eko apirilaren 30a
19:16
Entzun
Auto istripu larria gertatu da gaur Igorren (Bizkaia). Auto batek eta kamioi batek elkar talka egin dute, eta autoaren gidaria hil da, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez. Hildakoa 33 urteko gizonezkoa da, eta istripuaren unean bertan zendu da.

Ezbeharra 16.30 inguruan gertatu da, N-240 errepidean. Autoa hagitz kaltetuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.