Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Arabako Biltzar Nagusiek Gazako erasoa salatu dute

2014ko uztailaren 16a
12:03
Entzun

Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute Hegi Babesgarria operazioaren aurkako adierazpen instituzionala. Joan den astean Palestinako haur talde bat Euskal Herrira etortzekoa zen, Donosti Cup futbol txapelketa jokatzera; mutiko batek, ordea, "arazo burokratikoak" zirela medio Gazan geratu behar izan zuen, eta duela gutxi jakin dute antolatzaileek bonbardaketetan hil dela. Israeli erasoa eteteko eta nazioarteari presio egiteko eskatu dute Batzar Nagusietako alderdi guztiek.

Arabako Biltzar Nagusiek ere Gazaren aurkako erasoak berehala gelditzeko eskatu dute adierazpen ofizial batean. EH Bilduk aurkeztu du proposamena; horretan salatu dute erasoak "proportzionaltasun, zuhurtzia eta borrokalarien eta zibilen arteko bereizketa printzipioak" urratzen dituela. "Erasook lortuko duten bakarra egoera okertzea eta eskualdeko ezegonkortasuna handitzea izango da". Elkarrizketa eta negoziazioaren bidez gatazka konpontzearen alde agertu dira, eta eskatu dute giza eskubideak errespeta daitezela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.