Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936ko estatu kolpearen 90. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin du Aieteko jauregiko lorategietan, Donostian.

Paco Etxeberria eta Lourdes Herrastiri omenaldia gaur, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Paco Etxeberria eta Lourdes Herrastiri omenaldia gaur, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
14789412 kepa
2026ko uztailaren 17a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

1936ko estatu kolpearen 90. urteurrena gogoratzeaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberria omendu ditu gaur arratsaldean, Aieteko jauregiko lorategietan egindako ekitaldian, Donostian. Biak ala biak aski ezagunak dira frankismoaren biktimen ikerketan egindako lanagatik; baita 1936ko gerran matxinoek hildakoen hobien lokalizazioan, gorpuzkien berreskurapenean eta horien identifikazioan aritzeagatik ere. «Haien ibilbideak ekarpen erabakigarria egin dio memoria demokratikoaren, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren aldeko lanari», nabarmendu dute foru arduradunek.

Beste urte batez, memoria eta aitortza ekitaldi instituzionala antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1936ko estatu kolpearen urteurrenarekin bat eginez. Aurreko urteetan, 36ko gerrak eta Francisco Francoren diktadurak eragindako biktimak omendu izan dituzte, baita memoria demokratikoaren alde lan egin duten pertsonak eta erakundeak ere.

Aurten, berriz, frankismoaren biktimen inguruko «egia argitzen», biktimen hobiak aurkitzen eta gorpuzkiak berreskuratu eta identifikatzen egindako ekarpenagatik nabarmendu diren bi pertsona omendu dituzte: Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberria.

Foru iturriek gogorarazi dutenez, Etxeberriak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideen saria jaso zuen 2006an. Herrastik, berriz, erakunde horren lehenengo aitortza instituzionala jaso du gaur, arkeologia forentsean eta memoria historikoa berreskuratzeko lanean egindako ibilbide eredugarriagatik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA