Gipuzkoako Foru Aldundiak espero du maiatzaren 24an irekiko duela guztiz A-15 autobia

Maiatzaren 22 gauetik 24ra autobia erabat itxiko du Andoaindik Berastegira, errepidea egokitzeko.

Oindolarko tunelaren ingurua, A-15 autobian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Oindolarko tunelaren ingurua, A-15 autobian. ANDONI CANELLADA / FOKU
jakes goikoetxea
2026ko maiatzaren 14a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018an hasi zituen A-15 autobiako tunelak berritzeko lanak. Ordutik ohikoa izan da errepideak moztea eta, zenbaitetan, baita autobia bera ere. Erakundeak jakinarazi du maiatzaren 22ko asteburuan bukatuko dituela tunelak berritzeko lanak, eta maiatzaren 22tik 24rako asteburuan lehengoratuko duela errepidea, «espero baino lehen». Hilaren 24an bertan, igandean, espero du autobia guztiz zabaltzea.

Hori bai, errepidea zabaldu aurretik, erabat itxiko dute maiatzaren 22ko 22:00etatik hilaren 24ra, Andoaindik Berastegiraino. Egun horietan kendu egingo dituzte seinaleak eta lanak egin ahal izateko ibilgailuentzat antolatutako ingurabidea. Larrialdi baten simulazioa ere egingo dute, segurtasun sistema guztiek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko. Proba horiek bukatutakoan zabalduko dute autobia.

Bi asteburu barru bukatuko dituzte Belabietako tunela erabat berritzeko eta segurtasuna hobetzeko lanak, Donostiarako noranzkoan. Gipuzkoako Foru Aldundiak berari dagokion errepide zatiko lau tunelak egokitu ditu urteotan: Belabieta, Gorosmendi, Oindolar eta San Lorentzo. Tuneletako segurtasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA