Gipuzkoako zahar etxeetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

LABek deituta, kontzentrazioa egin dute. Patronalaren blokeoa salatu dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura falta.

Gipuzkoako zahar etxeetako langileen elkarretaratzea, gaur. LAB
Gipuzkoako zahar etxeetako langileen elkarretaratzea, gaur. LAB
Isabel Jaurena.
2025eko uztailaren 11
15:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Langile publikoekiko ekiparazioa, behin-behinekotasuna amaitzea eta ratioak hobetzea. Hiru aldarrikapen horiek egin dituzte Gipuzkoako helduen egoitzetako langileek, eta lan hitzarmen duina exijitu. Halaber, patronalaren blokeoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura falta salatu dituzte. Asteazkenean hasi zituzten lanuzteak, eta gaur elkarretaratzea egin dute.

LABek ohar bidez adierazi duenez, patronalaren jarreragatik egin dute langileek mobilizazioaren alde: «Hainbat bileraren ondoren, patronala osatzen duten enpresek (Matia, Adegi eta Lares) entzungor egin diete langileen eskakizunei eta sektoreko langileen lan baldintzak duintzeko egindako proposamen oro baztertu dute, langileen artean ezinegona eta haserrea areagotuz». Halaber, sindikatuak adierazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duela egoitza horien finantzaketa, eta, beraz, erakunde horrek ere baduela ardura. Hortaz, biei arduraz jokatzeko exijitu die.

Konpromisoak eta ekintzak behar direla adierazi du LABek: «Orain arteko eredu pribatizatzaileak prekaritatera kondenatzen ditu langileak, eta egoera hori betikotzea dute helburu patronalek eta instituzioek. Bada garaia bestelako zaintza eredu baten alde pausoak emateko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.