Gipuzkoako PPk Arkauz hautagai izatea txarretsi du
    DONOSTIA. PPko zuzendaritzak Iñigo Arkauz jarri du Espainiako Kongresurako zerrendaburu Gipuzkoan azaroaren 10eko bozetarako, baina lurralde horretako zuzendaritza kexatu egin zaio Pablo Casadoren taldeari, hautagaia «inposatu» duelakoan. Arkauz zerrendaburu izan zen apirileko bozetan; orduan ere, erabakia kritikatu zuen Gipuzkoako PPk. 
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            