Lan osasuna

Gizarte Segurantzak ordaindu beharko ditu amiantoak hildako langile baten kalte-ordainak

Donostiako epaitegi batek adierazi du Espainiako Gizarte Segurantza Institutu Nazionalak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak ordaindu behar dituztela amiantoak hildako langile baten kalte-ordainak.

Amiantoaren arazoa salatzeko Donostia ospitalean egindako elkarretaratzea, 2012an. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 23a
12:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Langilea 2014ko uztailaren 4an hil zen mesoteliomak jota. Amiantoak sortzen duen gaitza da hori. CCOOk azaldu du langileak "hainbat enpresatan" amiantoarekiko esposizioa jasan zuela. Gizarte Segurantzak berak aitortu zion lan gaixotasuna, baina kalte-ordainak Fremap mutualitateari eskatu zizkion.

Lan gaixotasuna onartu ziotenean Fremap zen mediku estalduraren arduraduna. Baina, epailearen arabera, amiantoarekiko esposizioa gertatu zen urteetan, ardura Gizarte Segurantzarena zen. Mutualitateek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hartu baitzituzten euren gain lanerako ezintasun orokorretako kalte-ordainak. Horregatik erabaki du epaileak Gizarte Segurantzak ordaindu behar dituela kalte-ordainak, "mutualitatea 2008tik aurrerako kalteen arduradun baino ez baita".

Kondenatutako erakundeek helegitea jar dezakete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.