Herenegungo atxiloketen inguruan prentsurrekoa eman du gaur Batasunak. Azaldu dutaenez, PSOEk uste du prozesua mantendu daitekeela gerra mekanismoetan, baina Batasunaren iritzian hori ez da horrela. Horrela ezin da prozesua "aurrera eraman" beraien ustez. Izan ere, haien iritzian, gatazka gaindituko bada, ezinbesteko da "muinera" jotzea. Oinarriei heldu behar zaiela azpimarratu du Permachek, eta oinarri horiek autodeterminazioa eta lurraldetasuna direla berretsi du.
Bi korapilo horiek eragile guztien artean askatu behar direla esan du Permachek, eta Espainiako eta Frantziako Gobernuen jarrera ez doala norabide horretan azpimarratu du. Azaldu duenez, euskal herritarrek ere horixe pentsatzen dute. Prozesua "etengabeko pultso" bat dela uste duena oker dabil Batasunaren iritzian, eta horretanxe ari dira Frantziako eta Espainiako Gobernuak, Batasuna "baldintzatu eta ahuldu" nahiean. Baina, horrela ez dutela ezer lortuko ohartarazi dute.
Politika
Gizartearen itxaropenak zapuzten aritzea leporatu dio Batasunak PSOEri
PSOE "okerreko estrategia" jarraitzen ari da Batasunaren iritzian. Aste honetako atxiloketekin "argi geratu den bezala" PSOEk, zein Frantziako eta Espainiako Gobernuek "errepresioaren bidetik" jarraitzen dutela salatu du Batasunako eledun Joseba Permachek. Bide horretatik jarraituz ezin dela gatazka gainditu iritzi dio, eta horregatik, gizartearen itxaropenak zapuztea leporatu dio PSOEri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu