Adingabeei kalean edo igerilekuan argazkiak ateratzea, argazki horiek adimen artifizialarekin manipulatzea —haurrak biluzik ager zitezen— eta haur pornografia sortzea: horixe egotzi dio Espainiako Poliziak Araban atxilotutako gizon bati.
Espainiako Poliziaren arabera, abuztuan hasi zuten ikerketa. Nazioarteko lankidetzari eta behaketa lanei esker jakin zuten pertsona bat haur pornografiako irudiak sortzen ari zela. Araban bizi zela jakin zuten, eta han atxilotu zuten. Adingabeak galbidean jartzea egozten diote, haur pornografia sortzeagatik eta edukitzeagatik.