61 urteko gizon bat larri zauritu dute Arrasaten (Gipuzkoa) gaur, 11:30ean, suzko arma batekin tiro eginda. Eguerdian, 55 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak, tiroa hark egin duelakoan.
Gerora atxilotu duten gizona komisariara joan da ertzainek hala eskatuta, eta han atxilotu dute. Zauritua Arrasateko ospitalean dago, eta ebakuntza egingo diote. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.