Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bat bortxatzen saiatzeagatik

Erasoa igandean gertatu zen, Plaza Barriko taberna batean.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. IDOIA ZABALETA / FOKU
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. IDOIA ZABALETA / FOKU
mikel lizarralde
2026ko azaroaren 18a
08:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen igandean Bilboko taberna batean, emakume bat bortxatzen saiatzea leporatuta. El Correo egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, emakumea komunera joan zenean, haren atzetik abiatu zen gizona, eta eraso egin zion. Tabernako langileek emakumearen oihuak entzun zituzten, eta komunera igotzean, ikusi zuten gizonezkoa emakumearen gainean zegoela eta ukituak egiten ari zitzaiola.

Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizonezkoa, eta epaiketa azkarra egin zioten atzo.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA