Gizon bat atxilotu dute Donostian, andre bati sexu eraso bat egitea leporatuta

Ertzaintzak azaldu duenez, sare sozialen bidez izan zuten elkarren berri; erasoaz gain, bestelako bortxazko portaerak ere salatu ditu andreak: esaterako, kontatu du gizonak «kontrolatu» egiten zuela, eta adiskideekin egotea galarazten ziola.

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
arantxa iraola
2025eko irailaren 19a
18:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzainek gizonezko bat atxilotu dute Donostian gaur goizaldean, andre bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Atzo salatu zuen emakumeak gizon hori: poliziei azaldu zien orain dela gutxi ezagutu zuela sare sozialen bidez, elkar ikusteko geratu zirela, eta bere borondatearen kontra sexu harremanak izatera behartu zuela. Salaketa hori jasota ebatzi zuen Ertzaintzak gizonezkoa atxikitzea. Non zegoen argitu, eta atxilotzera joan ziren.

Erasoaz gain, bestelako bortxazko portaeren berri ere eman zien andreak ertzainei, eta, esaterako, kontatu zuen gizonak «kontrolatu» egiten zuela. «Zer egiten zuen, norekin zegoen»: horien gainean egon nahi izaten zuen beti gizonak. Adiskideekin egotea ere galarazten zion emakumeari. 

45 urte ditu atxilotu duten gizonak. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.