Bikote bat Donostia ospitalera joan zen atzo goizaldean: 36 urteko gizona eta 48 urteko emakumea. Emakumeak lesioak zituen aurpegian eta buruan. Osasun langileei esan zien eskaileretan behera erori zela eta erortzean egin zituela zauriak. Medikuarekin bakarrik geratu zenean, ordea, aitortu zion bikotekideak jo egin zuela, Donostiako Loiola auzoko etxe batean. Ospitaleko langileek Ertzaintzara deitu zuten, eta ertzainek atxilotu egin zuten gizona, ospitalean bertan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak esan zien gizonak mehatxu egin ziola ospitalean benetan gertatutakoa ez kontatzeko. Baita batzuetan bortxatu egin zuela ere.
Emakumea ospitaleratu egin zuten, neurokirurgialariek lesioen eragina aztertzeko. Epailearen esku utziko dute.