Espetxean sartu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egin zion gizona

Emakumeak martxoaren 31n salatu zuen ezezagun batek kalean eraso egin ziola. Ertzaintzak atzo atzeman zuen 33 urteko gizonezkoa.

 Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze bat. JON URBE / FOKU
Sexu eraso bat salatzeko elkarretaratze bat. JON URBE / FOKU
edurne begiristain
2026ko apirilaren 8a
14:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Behin-behinean espetxean sartu dute Donostian emakume bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 33 urteko gizona, joan den astean emakume batek aurkeztutako salaketa baten ondorioz.

40 urteko emakumeak martxoaren 31n jarri zuen salaketa Ertzaintzan, eta adierazi zuen goizalde hartan sexu eraso baten biktima izan zela Donostian. Azaldu zuenez, ezezagun bat kalean hurbildu zitzaion eta harekin joan zedin tematu zen. Emakumeak uko egin zion, eta gizonezkoak, indarkeria erabilita, aparkaleku batera eraman zuen; han zela, immobilizatu egin zuen eta bertan eraso egin zion. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA