Gasteizko Udaltzaingoak 73 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, bikotekide ohia behartzea egotzita. 13:30 paseak zirela jaso zuten udaltzainek Gasteizko Judimendi auzoko etxe batera joateko abisua. Zehazki, jakinarazi zieten emakume bat komunean giltzaperatu zela bikotekide ohiaren hertsapenarengatik. Hara joan ziren udaltzainek gizona atxilotu zuten, irain eta derrigortze delituak leporatuta.
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiaren aurkako derrigortze delitua leporatuta
Udaltzaingoak atzo arratsaldean atzeman zuen. Gizonak 73 urte ditu.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu