Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, haur parke batean genitalak erakustea egotzita

Gizonezkoak 47 urte ditu, eta Aldabe plazan antzeman dute. Beste gizon bat ere atxilotu dute, neska adingabe bati jazarpen sexuala egitea egotzita.

Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
2025eko abuztuaren 7a
15:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko udaltzainek 47 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Aldabe plazan, haur batzuen aurrean genitalak erakustea egotzita. Udaltzainei 21:00 aldera jakinarazi zieten gizon bat haurrei genitalak erakusten ari zitzaiela galtzak jaitsita. Udalak adierazi duenez, udaltzainak iritsi orduko gizonak galtzak igota zeuzkan, eta mozkorra zegoen. Lekukoak elkarrizketatu ondoren, udaltzainek gizona atxilotu zuten. 

Gasteizko udaltzainek beste gizon bat ere atxilotu zuten atzo, 43 urtekoa. Neska adingabe bati jazarpen sexuala egitea egotzi diote, eta udaltzain bat jotzea. Herritar batek udaltzainei deitu zien 13:30ean, eta esan zien gizon bat neska adingabe bati jazartzen aritu zitzaiola, eta  deitzaileari «mehatxu larriak» egin zizkiola kargu hartu zionean.

Udaltzainek inguruko kale batean aurkitu zuten gizona: genitalak ukitzen eta keinu lizunak egiten ari zen terraza batean eserita zegoen jendeari. Identifikatzeko eskatu zioten. Udaltzaingoaren arabera, gizonak uko egin zion udaltzainen aginduak betetzeari, eta menderatzen ari zirela, udaltzain bat jo zuen. Atxilotu egin zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.