Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat egitea leporatuta

2019ko abuztuaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Atzo goizaldean 28 urteko gizon bat atxilotu zuten Gasteizen, emakume bati eraso egiteagatik. Ertzaintzak jakinarazi zuenez, Foruen plaza inguruan izan zen erasoa: emakumeari ukituak egin zizkion gizonak, eta hark kargu hartu zionean, ukabilkada bat eman eta konorterik gabe utzi zuen. Jaietan salatutako laugarren eraso sexista izan da; Gorka Urtaran alkateak adierazi du festak «ia bikainak» izan direla, «matxismo onartezina erakutsi dutenengatik izan ezik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA