Gizon bat atxilotu dute Getxon, motozerra batekin pertsona batzuei jazartzeagatik

Atxilotua zauritu egin dute liskarrean: arma zuri batek eragindakoa izan daitekeen zauri bat du.

Getxoko udaltzainak. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
Getxoko udaltzainak. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU
jakes goikoetxea
2026ko irailaren 12a
09:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Getxoko (Bizkaia) gizon batek motozerra bat martxan jarri du eta motozerra hartuta zenbait pertsonaren atzetik ibili da gaur goizaldean Algortan (Getxo). Getxoko Udaltzaingoak atxilotu egin du. Atxilotu dutenean gizonak arma zuri batez egina izan zitekeen zauri bat zuen.

Lekukoek udaltzainei esan dietenez, atxilotuak motozerra hartu aurretik eztabaida izan du pertsona batzuekin, 05:00ak aldera. Eztabaida eta gero motozerra batekin agertu da eta taldeari jazarri zaio. Getxoko Udalaren oharraren arabera, une baten motozerra geratu egin zaio, eta orduan jazarritako pertsona batzuk gaineratu egin zaizkio.

Atxilotua zauritu egin da: «arma zuri batek» eragindakoa izan daitekeen zauri bat zuen. Udaltzainek liskarra izan den lekuaren inguruan aurkitu dute ustez zauria eragin duen arma zuria. Atxilotua Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dutre. Oraindik ez dute zehaztu nork erabili duen arma zuri hori. Beste bi pertsona ere zauritu dira, eta osasun zerbitzuek bertan artatu dituzte.

Getxoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du, zer gertatu den zehatz-mehatz jakiteko eta pertsona bakoitzaren erantzukizunak argitzeko. Udalak txalotu egin du udaltzaingoaren esku hartze azkarra, arrisku handiko egoera bat saihestu dutelako. Herritarrei gogorarazi die haien segurtasuna arriskuan jar dezakeen indarkeria edo gatazka egoera batean «saihestu egin behar dela aurrez aurreko fisikoa, eta berehala abisatu behar zaiela poliziari eta larrialdi zerbitzuei».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA