Gizon bat atxilotu dute Iruñean, sexu eraso bat egitea egotzita

Beste gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, Belateko Monasterioaren kalean, bikotekide ohia jotzeagatik.

Mugimendu Feministak Martxoak 8an egindako mobilizazioa, Iruñean. IÑIGIO URIZ / FOKU
Mugimendu feministak Martxoaren 8an egindako mobilizazioa, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
2026ko abuztuaren 24a
15:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak lau gizon atxilotu ditu ostiraletik gaur goizaldera, indarkeria matxista egotzita. Alde batetik, gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Horrez gain, biktimari laguntzen saiatu zen pertsona bati eta foruzain bati ere eraso egin zien atxilotutako gizonak, udaltzaingoaren esanetan.

Hiru delitu egotzi dizkiote: sexu erasoa, lesioak eta agintaritzaren kontrako atentatua. Masailezurra puskatu zion udaltzainetako bati, eta ospitalean artatu behar izan zuten.

Beste aldetik, gaur goizaldean beste gizon bat atxilotu dute, Belateko Monasterioaren kalean, bikotekide ohia jotzea leporatuta.

Horiez gain, ostiralean beste bi gizon atxilotu zituzten, bikotekidearengandik urruntzeko agindua hausteagatik.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA