Gizon bat atxilotu dute Trapagaranen, emakume bat autoz harrapatzea eta ihes egitea egotzita

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, larri zaurituta.

Ertzaintzaren kontrol bat, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ertzaintzaren kontrol bat, artxiboko irudi batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Maite Asensio Lozano.
2026ko irailaren 19a
13:26
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur goizean Trapagaranen (Bizkaia), Bilbon izandako auto istripu batekin lotuta: emakume gazte bat harrapatzea eta ezbeharraren tokitik ihes egitea leporatu diote. Biktima Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia) eraman behar izan dute, larri zaurituta.

Bilboko Udaltzaingoak berri agentziei jakinarazi dienez, 06:30ean gertatu da istripua, Sabino Arana etorbidean: emakumea errepidea korrika gurutzatzen ari zen, agian semaforoa gorrian zegoela; auto batek harrapatu du, eta gidariak alde egin du. Ordu erdi ingurura atzeman dute ibilgailua gidatzen ari zen gizonezkoa, Trapagaranen, eta Ertzaintzak atxilotu egin du.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA