Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari kalean eraso egitea egotzita

54 urteko gizonari indarkeria matxista leporatu diote.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
2026ko uztailaren 1a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tuterako Udaltzaingoak (Nafarroa) 54 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, 18:25 aldera, genero indarkeria egotzita. Emakumezko bikotekideari eraso egin zion kalean. 

Atxilotua Foruzaingoaren egoitzara eraman zuten. Han egongo da epailearen aurrean deklaratu arte.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA