Gizon bat atxilotu dute Tuteran, hainbat migratzaileri errolda agiriarekin iruzur egiteagatik

Atxilotuak 500 euro kobratzen zizkien etorkinei, erroldatze agiriaren tramitazioa egitearen truke.

Migratzaile batzuk Irungo Gurutze Gorrian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Migratzaile batzuk Irungo Gurutze Gorrian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2026ko urtarrilaren 24a
20:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Tuteran (Nafarroa), 30 bat etorkini iruzur egiteagatik. Bostehun euro kobratu zizkion haietako bakoitzari, eta denak etxebizitza berean erroldatu zituen.

Espainiako Poliziaren arabera, duela zenbait aste antzeman zituzten irregulartasun zantzu batzuk alokairuko etxebizitza horretan, eta, ikerketaren ostean, ondorioztatu zuten gizonezko horrek etorkinen zaurgarritasun egoeraz baliatzen zela, eta dirua kobratzen ziela erroldatze agiria tramitatzearen truke. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA