Gizon bat atxilotu dute Zornotzan, iaz izandako desagerpen baten harira
ZORNOTZA. Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zornotzan (Bizkaia), duela urtebete izandako desagerpen bat ikertzeko antolatutako operazioan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi zuenez, ikerketa irekita dago oraindik ere, eta kasua sekretupean dago. Besteak beste, Polizia Judizialeko Unitateko talde batek hartu zuen parte operatiboan. Atxiloketa ostean, gutxienez Ogenabekoa kaleko etxebizitza bat miatu zuten. Desagertutako 52 urteko gizona iazko irailean ikusi zuten herrian bertan azkeneko aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu