Baionako Auzitegiak behin-behineko espetxealdia ezarri dio gizon bati Angelun (Lapurdi), 10 urteko alaba bortxatzea, eta hari sexu erasoak egitea eta tratu txarrak ematea egotzita. Poliziak larunbatean atxilotu zuen.
Gizona instrukzio epailearengana eraman zuten, eta hark agindu zuen akusatua behin-behinean espetxeratzeko, fiskalak hala eskatuta. Baionako prokuradorearen lehen ikerketen arabera, alaba zaintza partekatuan zegoen, eta ikastetxean oporrak zituenean egoten zen aitarekin.

