LIZARRA. Duela bi urte bikotekidea hiltzen saiatzea egotzi zioten gizonaren kontrako epaiketa hasi da, Iruñean. Hilzorian utzitako Azagrako (Nafarroa) 55 urteko emakumeak deklarazioa egin du erasotzailearen aurkako epaiketan. Esan duenez, heriotza mehatxuak eginez sartu zen gizona andrea zegoen gelara, makila metaliko bat eskuetan zuela. Lasaitzeko erregutu ziola esan du emakumeak, baina berehala hartu zuela lehen kolpea. Konorterik gabe utzi zuen lehen kolpeak.
Modu horretan gezurtatu egin du akusatuaren aurreko deklarazioa. Gizonak esan du «lasai» zeudela gelan, hizketan, beren harremana konpondu nahian, baina bat-bateko haserrea izan zuela bikotekideak, lagun bati esan omen ziolako telefonoz «gizon honek hil egingo nau» esaldia. Horrek bultzatu omen zuen erasoa egitera. Emakumea hiltzat jo ondoren, Lizarrara (Nafarroa) joan zen, Foru Poliziarena, bikotekidea hil zuela esanez.
Andreak ondorio fisiko eta neurologikoak pairatzen ditu, hartutako kolpeengatik.
Gizon bat epaitzen hasi dira, andrea hiltzen saiatzea egotzita
Gizonak, emaztea hiltzat jo ondoren, Lizarrara jo zuen, polizia etxera, bikotekidea hil zuela esanez

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu