Gizon bat harrapatu du traktore batek, eta larri da
IRUÑEA. Tuteran (Nafarroa), 63 urteko gizonezko bat traktore batek harrapatu zuen atzo, eta larri zaurituta eraman zuten Reina Sofia erietxera. Nafarroako Gobernuak aditzera eman duenez, auto eskola batek praktikak egiteko erabiltzen duen eremuan jazo zen ezbeharra, traktorearen bateria agortu eta hura berriro martxan jartzeko ahaleginetan ari zirela.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu