Gizon bat hil da Artikutzan, zuhaitzak mozten ari zela enbor bat gainean erorita

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
OIARTZUN. 58 urteko gizonezko bat hil zen atzo goizean, zuhaitzak mozten ari zela, Artikuntzan, Oiartzunen (Gipuzkoa), Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan. Larrialdi zerbitzuek 09:00ak aldera izan zuten ezbeharraren berri, eta bi lurraldeetako suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu ziren eremura. Enbor bat gainera erori zitzaion, eta osasun zerbitzuek ezin izan zuten ezer egin. Helikopteroan eraman zuten gorpua Donostiara. Ez zuten argitu lan istripua izan ote den, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.