Gizon bat hil da gaur goizean Baztanen (Nafarroa), auto istripu batean. Zehazki, N-121A errepidearen 39. kilometroan izan da ezbeharra, Berroeta eta Zozaia herrien artean. 9:43etan jaso dute abisua Nafarroako larrialdi zerbitzuek, eta Oronoz Mugairiko parkeko suhiltzaileak, osasun langileak eta poliziak mobilizatu dituzte lekura. Ezin izan dute heriotza saihestu. Guardia Zibilak hartu du gertatutakoa ikertzeko ardura.
Lehen informazioen arabera, autoa errepidetik atera da, eta arbol baten aurka egin du talka. Gidaria zen autoaren barruan zihoan pertsona bakarra, eta kolpearen eraginez hil da.
Gaurkoarekin 22 lagun hil dira Nafarroako errepideetan urtea hasi zenetik.