Igande gauean gizon bat hil da Donaixti-Ibarren (Baxenabarre) quad istripu baten ondorioz. Ici Euskal Herri irratiaren arabera, ibilgailua irauli zitzaion, eta herritar batzuek haren azpian harrapatuta aurkitu zuten. Bertan zeudenak gizona suspertzen saiatu ziren, baina sokorria etorri orduko hil zen.
Gizon bat hil da Donaixti-Ibarren quad istripu baten ondorioz
59 urte zituen. Ibilgailuaren azpian harrapatuta aurkitu dute.