Gizon bat hil da Irunen izandako sute batean

Soto batean izan da sua. Beste gizon bat zauritu egin da.

jakes goikoetxea
2026ko martxoaren 23a
15:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gizon bat hil da eta beste bat larri zauritu 13:50 aldera Irungo (Gipuzkoa) soto batean piztutako sute baten ondorioz. Zauritutakoak erredurak ditu, eta Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) eraman dute helikopteroan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Pelegrin de Uranzu kaleko soto batean piztu da sua, Irungo erdialdean. Suhiltzaileak bertara joan dira, eta sua itzali dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!