Auto batek murru bat jo zuen atzo arratsean D26 errepidean, Larrainen (Zuberoa), eta autoaren gidaria hil egin zen. Hildakoa 48 urteko gizon bat da, Sudouest egunkariak zehaztu duenez. Bakarrik zihoan autoan.
Mauleko, Atharratzeko (Zuberoa) eta Eretako (Okzitania) sokorri zerbitzuak bertara heltzerako, lekuko batek atera zuen gizona autotik. Bihotz-birikak geldituta zituela ikusi zuen eta lekukoa suspertzen saiatu zen. Ez zuen lortu eta gizona bertan hil zen.