Gaur arratsaldean gizonezko bat hil da Mundakako Laidatxu hondartzan (Bizkaia), itota.
70 bat urteko gizonezkoa uretan zegoen, eta, 17:00 aldera, ondoezik sentitu da. Sorosleek erreskatatu behar izan dute; hura suspertzen saiatu dira, baina gizona bertan hil da. Ez dute gertatutakoaren inguruko beste xehetasunik eman.