Gizonezko bat hil zuten igande goizean Barakaldoko Euskaldun Berria plazan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuzenez. 08:00 aldera, Poliziari eta larrialdi zerbitzuei abisua eman zieten Barakaldoko plaza horretara joateko, liskar batean gizonezko bat larri zauritu zutela eta.
Bertara joan ziren Udaltzaingoa, Ertzaintza eta osasun zerbitzuak. Ezin izan zuten suspertu gizonezkoa, eta hil egin zen. Geroago, Poliziak 23 urteko gazte bat atxilotu zuen, erasoa hark egin zuelakoan. Atxilotua polizia etxean dago, epailearen aurrera deklaratzera noiz igaroko zain.